ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta CGT sindikatuek adierazi dute Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurkako greba orokorra "ia osoa" dela Hezkuntzaren eta Osasunaren eremuetan eta "jarraipena zabala" izaten ari dela, gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" izan arren. Elkarrekin plazaratutako prentsa ohar batean sindikatuek diotenez, lehen orduetako datuen arabera, greba "jarraipen oso orokorra izaten ari da goizeko lehen orduetatik". Sindikatuon esanetan, enpresa txiki eta ertainetan eta kooperatibetan jarraipen "handia" du, Garraioan lanuztea "ia osoa da, ezarritako neurriz kanpoko gutxieneko zerbitzuak izan ezik". Besteak beste, Metro Bilbaon eta Bizkaibusen %30ekoak ezarri dituzte. Hala ere, bidaiari kopurua txikia izaten ari da, lekukoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Argazkian, grebaren aldeko kartela banku batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!