Leioako herrigunean pertsiana erdi jaitsita duten denda eta taberna batzuk izan ezik, eragin handia izan du gaurko Hego Euskal Herriko sindikatu guztiek deitutako greba. Greba batzordeak zein Leioako Langabetuen Asanbladak mobilizatutako piketeak, 100 lagun baino gehiago, "ez dute lan asko izan" Arkaitz Fullaondo Bilduko zinegotziak aitortu duenez. Izan ere, Aterpe gaztegunean ziren beharginek ateak itxi dituzte grebalarien bisitaren ostean, udal zerbitzuetan ia erabatekoa izan dela jarraipena. Gainera, aurreko grebetan irekita mantendu ziren banku, ostatu eta komertzio asko itxita egon dira gaur. Herrigunean ez ezik gauza bera suertatu da Artea merkataritza gunean, bertan Eroskiko kooperatibistek eta langileek lan erreformaren aurka kalera ateratzea erabaki zuten. Bertako denda askok ere pertsianak jaitsi ditu gaur. Leioa eta Erandioko campusa ere hutsik eman du goiz osoa. Herrian suertatu den istilu bakarra goizean
Avanzadako errepidean jarritako suzko barrikadak izan dira. Argazkian, goizean ia 200 lagun batu dituen manifestazioaren ostean grebalariak pozik solasean Bulebarrean.