Udal batzarra egin dute gaur Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 29a, 15:21
Gaurko greba orokorra deituta egon arren, osoko bilkura deialdia mantentzea erabaki du Lemoizko EAJren udal gobernuak. Batzarra 9:30ean zen arren, "askoz lehenago" sartu dira udaletxera zinegotzi jelkideek, lekukoek aipatu dutenez. Bitartean, kanpoan kontzentrazioa egin dute tokiko zein inguruko herrietatik kotxe karabanan heldutako 30 bat lagunek. Lemoizko Bilduko hautetsiak ere batu zaizkie. Bestalde, Plentzia eta Gorlizen "inoiz baino saltoki gehiago" dago itxita, bertoko grebalarien hitzetan. "Batez ere taberna eta supermerkatuak daude zabalik. Bankuak eta aurrezki kutxak, ordea, itxita", azaldu dutenez. Udaletxeei dagokienez, Gorlizkoan gutxieneko zerbitzuetako beharginak ari dira lanean; eta Plentziakoa "erabat zarratuta" dago. Argazkian, grebaren aldekoak supermerkatu baten atean Algortan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun