Erandion itxi dira Ertzaintzaren sindikatuetako ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 29a, 15:41

Orain hilabete iragarri bezala, ErNE, ELA, ESAN, SIPE eta EUSPEL Ertzaintzaren sindikatuetako ordezkariek itxialdiari ekin diote goizeko lehen orduan Erandioko ertzain-hirian. Horren bitartez, "Espainiako Gobernua zein Eusko Jaurlaritza inposatzen ari diren soldata, lan eta gizarte eskubideen murrizketa guztiak" errefusatu nahi dituzte. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari, berriz, "Ertzaintzan dagoen arazo larria konpontzeko" exijitu diote. Sindikatuek orain bi egun egindako manifestazioan azaldu zutenez, "kolektibo bezala, ez digute greba eskubidea aitortzen eta horregatik delegatuok egingo dugu itxialdia". Argazkian, gainontzeko ertzainak grebaren aldekoen "zaintza lanetan" dabiltza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun