Erandion azken urteotako grebarik jarraituena da gaurkoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 29a, 18:41

Industrian, administrazioan, ostalaritzan eta merkataritzan adostasun zabala erakutsi dute gaur Erandioko beharginek. Haietako gehienek kalera jo dute eta ez dira lanpostuetan agertu. Gauzak horrela, Hego Euskal Herriko sindikatu guztiek deitutako grebak Axpeko industrialdeko ekoizpena bertan behera utzi du gaurkoan. Era berean, Greba Batzordeko kideek azaldu dutenez, Eroski eta BM supermerkatuen ateak itxita egon dira, azken urteotako grebetan ez bezala. Denda txikiei dagokienez ere, aurreko deialdiekin konparatuz gero lekua irabazi dute grebalariek, nahiz eta denda edo taberna ireki duenik ere egon den. Argazkian, grebarako deia.

Grebari buruzko eskualdeko bideoa (cc-by Koska kolektiboa)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun