Ertzain bat "iraintzea" leporatu diote Algortatik abiatutako bizikleta martxako partaideetako bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 29a, 22:20

Ertzain bat "iraintzea" leporatuta salaketa jarri diote, gaurko greba orokorraren alde, Bilboko manifestaziora bidean Algortatik abiatu den bizikleta martxako partaideetako bati, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren eskutik Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Mutilaren lagunek UKBERRI.NETi baieztatu diotenez, Erandion izan da gertaera, eguerdiko 12ak igarota. Ertzaintzaren patruila autoa "bidean gurutzatu" zaie, gaineratu dutenez. Europa Press arabera, "polizia ikusita, agirika egin eta agenteetako bat iraindu du" gazteak. Argazkian, Algortako Telletxe plazatik abiatutako ziklistak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun