SATSE erizaintza sindikatuak, SME Euskadiko Medikuen sindikatuak, FFHE erietxeetako medikuen federazioak, SAE erizaintza laguntzaileen sindikatuak eta UTESE osasun arloko teknikoen bilkurak deituta, Osakidetzan ere greba eguna izan da gaurkoa. Aipatu erakundeek adierazi dutenez, bataz beste %75ekoa izan da lanuzteen jarraipena osasun etxe eta ospitaletan. Besteak beste, anbulatorioetan gutxieneko zerbitzuetako beharginek baino ez dute lanik egin: "tokian tokian, %30 eta %100 artean egon dira" horiek. Bataz beste "%50ekoak" izan dira gutxieneko zerbitzuak, aipatu dutenez. Uribe Kostara etorriz, Sopela, Bidezabal eta Alangoko lehen mailako arreta zentroetan "erabatekoa" izan da jarraipena. Gorlizko erietxean langileen %65ak egin du greba. Argazkian, 2011ko urtarrilaren 24an, Bizkaiko Etengabeko Atentzio Guneetako (EAG) 60 bat langile egin zuten elkarretaratzea Algortako Alango kaleko anbulatorio aurrean.