Emakume eta haur bana zauritu dira Algortako manifestazioan zehar izandako ustezko sabotajeen ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mar. 30a, 01:23

Gaur arratsaldean, 27 urteko emakumezko bat eta haur bat zauritu dira Algortan, ustez greba orokorraren aldeko martxan zehar izandako "sabotaje ekintzen" ondorioz. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren eskutik EFE albiste agentziak zabaldu duenez, "manifestazio barrutik kea ateratzen zuten aipatu botilak botatzen joan dira ezezagunek, zabalik zeuden saltokien kontra". Horien isurkaria aurpegira heldu omen zaio emakumezkoari eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Bere aitarekin zegoen umeari dagokionez, zangoetara erori zaio eta osasun etxera eroan dute, azkura zeukalako. Algortako batzokira eta metro geltokira ere jaurti dituzte aipatu botilak. Ertzaintzak, berriz, horien aztarnak hartzen ibili da, aztertzeko asmoz. Argazkian, 500 lagun inguru batu ditu Algortako manifestazioak.

EAJren egoitzaren kontrako "sabotaje ekintza" hainbat lekukok baieztatu egin diote UKBERRI.NETi. Esan dutenez, "batzokia hustuarazi ere egin du Ertzaintzak, botilek zer ote zuten ez zekitelako". Aipatu lekukoen arabera, arrautzak ere bota dituzte taberna horren aurka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun