Getxoko Udaltzaingoak lau gidari atxilotu ditu asteburuan edari alkoholikoen eraginpean gidatzea egotzita. Tokiko iturriek zabaldu dutenez, lehenengo atxiloketa larunbatean izan zen, goizaldeko 3etan, gidari batek Areetako Joaquin Arellano kalean aparkatuta zeuden hainbat ibilgailuren kontra talka egin ondoren. Bertaratutako poliziek egiaztatu ei zuten aipatu lagunak ez zuela gidatzeko baimena eta gainera edari alkoholikoen eraginpean zegoela. 07:30ean beste gidari bat atxilotu zuten Algortako Sarrikobaso kalean, bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean, emandako tasa 0,60 gramo alkohol litro odolekoa izan zela. Atzo, igandean, 06:30ean, hirugarren gidari bat atxilotu zuten Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kalean, alkoholaren eraginpean gidatzen ari zenean. Horrek gidatzeko baimena kenduta zuen. Laugarren gidaria Sarrikobaso kalean atxilotu zuten, 08:00etan, 0,60 gramo alkohol litro odoleko emaitza eman zuelako. Getxoko Udaltzaingoaren arabera, horientzat guztientzat hiru eta sei hilabete arteko kartzela zigorra egongo da edo sei eta 12 hilabete arteko isuna eta gida-baimena urte bat eta lau urteren artean bertan behera uztea. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.