Jasotako proposamen ugarien artean aukeraketa zaila burutu ondoren, XIII.
Umore Azokak, Leioako Kaleko Artisten Azokak, 2012ko edizioaren programazioa osatu du. Egitarauan 45 konpainia izango dira, 14 Euskal Herrikoak eta 31 beste herrialde batzuetakoak. Guztira, 47 ikuskizun eskainiko dituzte, eta hauen artean, 20 behin betiko estreinaldiak, kalerako moldatutako bi estreinaldi eta sei Espainian lehen aldiz antzezten direnak izango dira. Udalerri leioaztarreko jaialdiaren arduradunek jakinarazi dutenez, Umore Azokak "konpromiso sendoa" mantentzen du hiri-gunearekin esperimentatzen duten arte eszenikoekin eta, bereziki, euren ikuskizunak eskaintzeko kalea antzezleku egokitzat erabiltzen duten konpainiekin. Azken finean, Umore Azoka bereizten duena "kalea da", baita bere erakargarri nagusia ere; ezohiko ikuskizunen bila maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an Leioara gerturatu daitezkeen ikusle eta profesionalentzat. Argazkian, 2010eko Leioako Umore eta Kale Artisten Azokan plazaratutako ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.