Aurretik
Etxerat elkarteak eta azken hilabeteotan
Egin Dezagun Bidea ekimenak suspertutako garretik argitu berri da Herrira mugimendua. Algortan ere abian dira. "Preso eta iheslarien defentsa eta etxeratzearen aldeko mugimendu berri, ireki, zabal, anitza eta parte hartzailea da Herrira; indar metaketa eta amnistia helburu dituena", tokiko eragileak azaldu duenez. "Asmo handiko erronka" du
Algortako Herrira bilguneak, baina, nabarmendu dutenez, "ilusio handiz jaio da eta pausoz pauso, guztion ekarpenarekin lortuko dugu". Ekimen herritar horren abiapuntu bezala, martxoaren 13an egin zuten lehen batzar irekia. 50 lagun inguru batu ziren bertan. Egun horretan bertaratutakoak eta beste horrenbeste biltzea espero dute astearte honetan, apirilak 3, arratsaldeko 8etan Aldai Patronatuan, egingo duten hurrengo batzar irekian. Hala ere, gogoratu dutenez, asteazkenero arratsaldeko 7etan Aldai Patronatuan biltzen dira. Argazkian, martxoaren 13an 50 lagun inguru batu ziren Algortako Herriraren lehenengo batzar irekian.