Hainbat elkarteetako kide eta herritarren ekimenez, gaur, asteartea, udalerriko gune publikoen inguruko hausnarketa egingo dute Leioan. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute, Sakoneta kiroldegian. Salatu dutenez,
Udalak gune publikoak "bereak izango balira bezala" kudeatzen ditu. Aipatu eragile eta norbanakoen aburuz, "jarrera paternalista batetik, alkate dekretuz zigor eta sari bidez, leku eta azpiegitura horiek nori utzi eta nori ez erabakitzen du". Horren adibide bezala jarri dituzte, besteak beste: "
Elkartasun Egunari jarritako trabak,
Herrirari aurkezpena egiteko lokala ukatzea edo Bilgune Feministari martxoaren 8an murala egiten ez uztea". Bilerara deitu dutenek ondoko gaiak jarri dituzte mahai gainean: herriko azpiegituren diagnostikoa: kopurua, erabilera eta beharra; kudeaketarako proposamena eta alternatibak; ekimen bateratua(k) garatzeko aukera; eta norberak lekarkeena. Hala ere, azaldu dutenez, "hau proposamen zabal bat besterik ez da, gaurko bileran hausnarketako helburuak, eskema, metodologia eta datak zehaztuko ditugu". Argazkian, martxoaren 10ean euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasun eguna egin zuten Leioan / ©
Pausutxu bet aurrera.