Biotz Alai abesbatzak taldeko zuzendari izandako eta azaroan zendutako Juan Jose Gainzari omenaldia eskainiko dio asteazken honetan, apirilak 4,
Getxoko Udalaren laguntzaz. 19:30ean, udal agintariak eta udalerriko gizarte ordezkariak bertan direla, Algortako Bariko San Nikolas parrokiako atarian plaka bat ipiniko dute, eliz horrek musika alorrean zituen behar guztiak asetzeko erabateko arduraz, bertako organo-jotzailea eta zuzendari korala 45 urtez izan zena gogoratzeko. Ondoren, 20:00etan, Biotz Alaik bere agendan egun hauetan ohikoa den eliz kontzertua eskainiko du. Oraingo honetan, Luigi Cherubiniren (1760-1842) Requiema eskainiko du re txikian kantata, Pedro Guallar kontzertista eta organo maisuak lagunduta. Horrek J.S. Bachen (1685-1750) zenbait preludio joko ditu. Argazkian, Juan Jose Gainza zena / © Biotz Alai abesbatza.