Tenperaturei dagokienez, maximoak 10-15ºC inguruan kokatuko dira, eta apur bat baxuagoak ere izan daitezke ostegunean, apirilaren 5ean. Labur esanda, Aste Santuan giroa freskoa izango da, eguraldia ezegonkorra eta zaparradak modu irregularrean banatuta egongo dira; zaparrada horiek ekaitz-zaparradak ere izan daitezke. Edonola ere, atmosferaren bilakaera hori berresteko, eguneratze berriak jarraitu behar dira, eta, beraz, datorren asteazkenean, apirilaren 4an, berriz ere eguneratuko dugu Aste Santurako iragarpen berezi hau.
Jarraian, iragarpena zehaztu da, itxuraz espero den bilakaera oinarri hartuta, eredu deterministaren azken irteerak kontuan hartuta:
Apirilak 5, osteguna
Zerua oso lainotuta egongo da. Prezipitazioak ahulak izango dira, baina tokian-tokian nahiko ugariak ere izan daitezke. Elur-kota 1.000-1.200 m inguruan egongo da. Ipar – ipar-ekialdeko haize ahulak edo nahiko indartsuak. Tenperaturak beherantz: minimoek beherakada txikia izango dute (1 eta 2 gradu artekoa), eta maximoek beherakada txikia edo nahiko handia (1 eta 4 gradu artekoa). Izozte ahulak gerta daitezke mendi-aldeetan.
Apirilak 6, ostirala
Zerua oso lainotuta egongo da, bereziki egunaren lehenengo erdian. Zaparradak ahulak izango dira, baina nahiko ugariak eta ekaitz-zaparradak ere bota ditzake. Elur-kota 1.200-1.400 m inguruan egongo da goizaldean, eta 1.500 metrorik gora ezarriko da goizean. Haizeak ahulak edota nahiko indartsuak izango dira; ekialdetik joko du haizeak. Tenperaturak gorantz: minimoek gorakada txikia izango dute (1 eta 2 gradu artekoa), eta maximoek gorakada nahiko handia (2 eta 4 gradu artekoa).
Apirilak 7, larunbata
Zerua oso lainotuta edo estalita egongo da. Zaparradak ahulak edo nahiko ugariak izango dira, eta ekaitz-zaparradak ere bota ditzake. Haizea ahul edo nahiko indartsu ibiliko da, eta aldakorra izango da. Goizean, iparraldetik joko du. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira, eta maximoak ez dira aldatuko.
Apirilak 8, igandea
Zerua lainotuta egongo da, eta prezipitazio ahulak eta aldizkakoak bota ditzake, bereziki Kantauri isurialdean. Haizeak ahulak edota nahiko indartsuak izango dira; iparraldetik joko du haizeak. Tenperaturak ez dira aldatuko.
Apirilak 9, astelehena
Zerua lainotuta egongo da, baina arratsaldean lainoak gutxitu egingo dira. Prezipitazio ahulak bota ditzake. Haizeak ahulak edota nahiko indartsuak izango dira; iparraldetik joko du haizeak. Tenperaturak ez dira aldatuko.
Oharra: Iragarpenen fidagarritasuna txikitu egiten da denbora-horizontea handitzen den neurrian. Horregatik, Euskalmeten iragarpen ezberdinen eguneratzeak jarraitzea gomendatu dute.