Imanol Landa alkatearen arabera, proposamen berritzailea da, “belaunaldi arteko parkea egokitu duena, auzoko bizilagun guztiek gozatzeko parkea; mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako parkea ere; umeentzako estalitako jolasgunea duena; gazteentzako kirol askotako eta zaharrentzako gimnasia egiteko eremuak dituena; berdegune oso zabalak dituena eta hurbiltasuna eta segurtasuna transmititzen duena”. Horrez gainera, parke horren gaineko diseinua bertako "auzotarren iritziak aintzat hartuta" osatu dela azpimarratu dute udal arduradunek: "Haiek beren iradokizunak eta irizpideak helarazi dituzte, Udalarekin elkarlanean, eta horiekin prestatu da parkearen gaineko behin betiko proiektua".
Anbigua
Parkea jendearentzat irekiko den arren, bertako estalitako eremu batean lekutuko den anbigua oraindik ezin izango da erabili. Gaur egun, jardueraren gaineko proiektua tramitatzen ari dira eremu hori aurrerantzean zabaldu ahal izateko.
Kalea irekiko da
Halaber, eta Gernika parkearen inguruan, zirkulazioarentzat irekiko dira bihar, asteazken goizean, Gobela ibaiaren ondoan, Baserria eta Akaziak kaleen artean dagoen errepide tartea eta ibaiko pasealekuaren eta Elkano kalearen artean dagoen Akaziak kaleko zatia; biak ere Leioatik Getxorako noranzkoan, bertako saneamendu sareko lanak amaitu baitira, udal sare berria Partzuergoko hodi biltzaile nagusiarekin lotzeko lanak, alegia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.