Gaur zortzi hasiko dira Txorimalo gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 3a, 20:21

2006ko apirilaren 11an okupatu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxeak sei urte beteko ditu bihar zortzi. Hori dela eta, datorren asteartean hasi eta hilaren 14ra bitartean, ekitaldi ugari egingo dituzte bertan. Lehenengo egunean, arratsaldeko 6:30ean ospakizunaren hasiera ekitaldia egingo dute; traka, dantzak, bertsolariak, luncha eta bideo emanaldia izango direla. Hurrengo egunetan, berriz, graffiti eta talo tailerrak egongo dira, besteak beste. Eta ostegunerako bertso afaria antolatu dute. Musika emanaldiak ere ez dira faltako. Ostiralean, Nebula Selektah eta Mifa Sound Systema igoko dira gaztetxeko agertokira. Azkenik, larunbateko egun handira helduta, Matxura, Norte Apache eta Kuenta Atras taldeek joko dute bertan; aurretik tortilla txapelketa eta harri bazkaria izango direla. Urteurrenetako txartelak Amnistia eta Katilu tabernetan zein Eztabaida gune antiautoritarioan egongo dira salgai, 8 eurotan. Bertso afarirako ticketak, berriz, 6 eurotan izango dira Eztabaidan. Argazkian, urteurrenarekin bat haurrentzako jolasak ere egin ohi dituzte Algortan.

Horrenbestez, honako hauek izango dira apirilaren 10etik 14ra bitarteko ekimenak:

Apirilak 10, asteartea

18:30 Hasierako ekitaldia: traka, dantzariak, bertsolariak eta luncha.
20:00 Dokumentala: "Manual para fabricar un terrorista".

Apirilak 11, asteazkena

17:00 Graffiti tailerra.
18:30 Talo tailerra.
20:30 Film laburrak.

Apirilak 12, osteguna
Herriaren Eguna

11:00 Umeentzako jolasak, puzgarriak, tailerrak...
18:00 Zirku emanaldia.
20:30 Bertso afaria.

Apirilak 13, ostirala

19:00 Antzerkia.
20:30 Bakarlaria.
Eta ondoren... Nebula Selektah eta Mifa Sound Systema.

Apirilak 14, larunbata

11:00 Tortilla Txapelketa.
15:00 Herri bazkaria.
19:00 Kontzertuak: Matxura, Norte Apache eta Kuenta Atras.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun