Abian da Sopela eta Larrabasterrako jaietako kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 4a, 14:06

2012ko San Pedro eta Karmen jaietarako kartela hautatzeko lehiaketa jarri du abian Sopelako Udalak. Lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, maiatzaren 6a baino lehen. Ondokoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; edota igandetan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Txapeldunak 300 euro eta Sopelako dendetan xahutzeko beste 200 euroko bonoa jasoko du. Halaber, parte-hartzaile gazteenek ere sari bereziak jasoko dituzte. Sopeloztar onenak, berriz, 100 euro eta udalerriko dendetan xahutzeko beste 50 euroko bonoa jasoko du. Epaimahaiak ekainaren 8an emango du ezagutzera bere erabakia. Izan ere, aipatu egunean, sari banaketa egingo dute, 19:30etik aurrera, Kurtzio Kultur Etxean. Horri jarraiki, sarituak izan ez diren lanak uztailaren 2tik 31ra jaso ahal izango dira. Baina, aurretik, kartel guztiak Kurtzion bertan egongo dira ikusgai, ekainaren 8tik uztailaren 1era arte egingo den taldekako erakusketa. Argazkian, marmitako lehiaketa egin ohi dute Larrabasterrako Karmen jaietan / © Sopelako Udala.

Kartel lehiaketaren oinarriak (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun