Metroko greba batzordeak mezuari erantzuna eman eta bilera datorren astean izatea proposatu, du lan “gatazka lehen bai lehen eta era orokorrean” konpontzeko. Oharrak dio ere, “ez daudela prest gatazkaren puntu bakarrari irtenbidea bilatzeko” eta bileran “bost puntuak landu beharko dituztela”.
Sententzia
Martxoaren 28an jakinarazitako epaiak "argi uzten du enpresak ez dituela uztailaren 11ko akordioak bete", LAB sindikatuaren aburuz. Horixe bera da egungo gatazkaren abiapuntua. Ebazpenak dioenez, Metro Bilbaok hitzarmena bete zuen geltokietako ikuskatzaileei dagokienez, baina ez zuen adostutakoa bete gidari kopuruaren kasuan. Akordioak zioenez, gidarien kopuruak 162tik 166ra igaro behar zuen eta 175etik 182ra ikuskatzaileena.
Metro Bilbaoko LABen aburuz, "epaiak argi uzten du errelebo kontratuaren formularen baliogabetasuna" eta horrek esan nahi du, sindikatuak dioenez, "Metro Bilbaok ez duela enplegua egonkortasuna bermatu". Hortaz, LABek begi onez jo du epaia eta testuak dioena betetzera deitu du Txema Oleaga garrao enpresako zuzendaria. Bestalde, sindikatutik azaldu dutenez, akordioaren beste puntu baten inguruan –aitatasun edo amatasun arrazoiengatik 17 asteko baja izatearena– zuzendaritzak jarritako helegiteak atzera bota dituzte.