Leioako txirrindulari bat hil da Galeako itsaslabarretik erorita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 5a, 17:37

Txirrindulari bat hil da gaur Getxon, Galeako itsaslabarretik erorita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, hilotza dagoeneko erreskatatu dute eta hildakoa 51 urteko Leioako bizilaguna da. Gertaera goizeko 9ak aldera izan da, esan bezala, Galeako itsaslabarrean, Getxon. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, txirrindularia oinez iristeko zaila den leku batera erori eta hil egin da, bertara joandako medikuak azaldutakoaren arabera. Ertzaintzaren helikoptero bat, Talde Mugikorreko agenteak eta suhiltzaileak gertaeraren lekura joan dira hilotza erreskatatzeko. Argazkian, Ertzaintzaren erreskate helikopteroa, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun