Algortako 23 urteko gaztea zen Galeako itsaslabarretik eroritako txirrindularia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 6a, 15:33

Hasiera batean, hildakoa 51 urteko Leioako bizilaguna zela zabaldu zuten arren, ordu batzuetara jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak atzo Galeako itsaslabarretik eroritako txirrindularia 23 urteko gizonezkoa zela. "Deia" egunkariak zehaztu duenez, Algortakoa zen gaztea. Ertzaintzak abisua jaso baino hogei bat minutu lehenago salatu zuen mutilaren aitak bere semea desagertuta zegoela. Gertaera goizeko 9:20 inguruan izan zen. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, txirrindularia oinez iristeko zaila den leku batera erori eta hil egin zen, bertara joandako medikuak azaldutakoaren arabera. Ertzaintzaren helikoptero bat, Talde Mugikorreko agenteak eta suhiltzaileak gertaeraren lekura joan ziren hilotza erreskatatzeko. Argazkian, Galeako itsaslabarrak / cc-by-nc-nd bacigalupe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun