EAJren ustez, "berezia" izango da aurtengo Aberri Eguna. Sekula baino gehiago ospatzekoa. "Bakean bizi garen lehen Aberri Eguna ospatuko dugu", azaldu zuen atzo Andoni Ortuzar BBBko presidenteak, ekitaldia aurkezteko agerraldian. Bilboko Plaza Barrian egingo dute ekitaldi politikoa "Aberri bizia. Nazio gehiago" lelopean, eta Iñigo Urkullu izango da hizlaria. Ezker Abertzalearen ustez, ordea, EAJ igandean "erromeriara" doa. "Beste urte batez, EAJ-PNVk estatu espainoleko eredura egokitzeko apustua egingo du igandeko ekitaldian, euskaldunontzat euskal estatua eraikitzeko gogoari muzin eginez. Hori de EAJ-PNVren benetako apustua", salatu dutenez. Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak dei egin dute, Independentistek deituta, aurten Iruñean ospatuko den Aberri Egunean parte hartzeko. Gazte Martxan ibilitako neska-mutilak ere bertara abiatuko dira. Argazkian, Gazte Martxaren aldeko ibilaldia Getxon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!