“Lopez-Basagoiti batetik. Eta bestetik, poltrona, moketa eta auto ofiziala kritikatzen zutenek. Hor daude, guri leporatzen ziguten poltrona berberean eserita eta moketa berbera egunero zapaltzen. Auto ofizialera igo bai. Baina ez dute oraindik errepidera ateratzen asmatu. Autoa ezin mugituz dabiltza, bolantea non dagoen ere ez dakitelarik. Hona hemen Euskadiren motor bizia! Euzko Alderdi Jeltzalea! Batzuek, PSE eta PP, hegoaldean dagoenari begiratzen diote. Mugitu ere ez dira egiten. Ebroren bestaldetik esaten dietenari adi”, gaineratu du Urkulluk. Jarraitu duenez, “besteek, iraultzailek, mundua hutsetik hasi nahian. Euskadi hutsean egongo bailitzan. Hutsean egongo ginateke bai, bere zain egon izan bagina! Eurak bai direla hutsaren hurrengoa!”.
Amaitzeko zera azpimarratu du: “gu ez gaitu inork geldituko. Euskadi beti aurrena eta aurrera. Orain, Europarako bidean jarri gara: Euskadi-k Europa-n dagokion tokia aldarrikatzen du. Euzko Alderdi Jeltzalea-k lan egingo du Euskadi Europa-n Nazioa izan dadin. Estonia eta Kroaziaren Europa. Eskozia, Katalunia eta Flandriaren Europa. Horixe da guk nahi dugun Europa.Garen moduan nahi gaituen Europa”.