Iruñeko manifestazio jendetsua (© Independentistak)

"Bagoaz Espainia eta Frantziatik. Ez digute inoiz galdetu bertan egon nahi dugun ala ez. Erabakiari sendo eutsita goaz, egin dezakegun gauzarik onena dela jakinda, eta egin behar duguna dela garbi ikusita", adierazi du Iruñean ospatutako Aberri Egunean Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko kideak. Aurretik ziurtatu egin du Estatu barik ez dagoela Euskal Herriarentzako etorkizunik, eta Espainiak eta Frantziak Euskal Herriari kalte baino ez diotela egiten, "euren inposizio, intolerantzia eta immobilismoarekin": "Gure ekonomia, kultura, hizkuntza, bizitza soziala, baliabide naturalak... suntsitzen dituzte", salatu duenez. Ekitaldiz beteriko egunean, eguerdiko manifestazioaren amaieran egindako ekitaldi politikoan egin ditu Ariznabarretak. Milaka lagun batu dira bertan. Argazkia: © Independentistak.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!