Europako Mendietan, Asturiasen, eskalatzen ari zela zauritutako mendizale erandioztarrari senda-agiria eman diote jada, EFE albiste agentziak igandean jakinarazi zuenez. 54 urteko gizonezkoa larunbatean eraman zuten helikopteroz Vegarredondako aterpetxetik Arriondaseko ospitalera. Peña Santa haitzetik aterpetxeraino oinez jaitsi behar izan zuen 18 lagunek osatutako erreskate taldeak, ostiralean mina hartu ostean. Ezkerreko belauneko lotailuetan lesioa zeukan mendizaleak eta, horren ondorioz, ezin ibili. Gauzak horrela, ostiral arratsaldea eta gauaren zati handi bat mendian bakarrik egin zituen erandioztarrak, berarekin zihoan lagunak telefono-estaldura handiagoa zegoen zonalde baten bila joan behar izan zuelako, laguntza-deia egiteko. Erreskatean, Cangas de Onis, Mieres eta Poteseko (Kantabria) Guardia Zibilaren Mendi Taldeko 15 adituk parte hartu zuten; baita Asturiaseko hiru suhiltzaileek ere, tartean medikua zela. Argazkian, Guardia Zibilaren erreskate helikoptero bat / cc-by-sa
fernand0.