Hiru gazte atxilotu dituzte Itzubaltzetan beste bat jipoitzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 10a, 11:17

Ertzaintzak 20 eta 22 urte arteko hiru gizonezko atxilotu zituen atzo (astelehena) goizaldean Itzubaltzeta / Romon, beste bati jipoia ematea egotzita. Azken gizon hori ospitalera eraman behar izan zuten, gorputz osoan zauriak zituelako. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, goizaldeko 4:25 inguruan jaso zuen abisua Ertzaintzak: Areetako metro geltokitik gertu, gizon bat kolpatzen ari omen zen pertsona talde bat. Bertara heldu eta anbulantzia eskatu ostean, ustezko erasotzaileen bila hasi ziren poliziak. Handik gutxira, Ezequiel Agirre kalean atzeman zituzten 20 eta 22 urte arteko hiru gizonezkoak, lesio delitu bat leporatuta. Aipatu lagunek aurrekariak ei dituzte antzeko gertaerengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun