Auziperatuak babesteko Getxo udalerriko taldeak adierazi duenez, "Euskal Herriak bizi duen une historiko honetan, gatazka politikoa eta bere ondorio guztiak konpontze bidean jarri ahal eta behar dira. Norabide horretan, salbuespen neurri eta legeak behingoz gaindituak izan behar dira. D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa oinarrizko eskubideen aurkako bortxaketa larria da. Etorkizunari ilusioz eta itxaropenez begiratzen diogunok, onartezintzat jotzen dugu horrelako epaiketak burutzea". Gauzak horrela, "arrazoi politikoak direla medio" epaiketaren zain dauden beste hainbat getxoztar gogoratu dituzte: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Marije Fullaondo, Gabi Basañez, eta Imanol Beristain, hurrenez hurren. Horiek ere atxilotuak eta espetxeratuak izan ziren. Orain kalean dira guztiak, esan bezala, epaiketen zain.
Herrialde zein nazio mailako ekimenak:
- Apirilaren 20an, Bilboko Plaza Berrian, Bizkaia mailako ekitaldia.
- Maiatzaren 5ean, nazio manifestazioa, arratsaldeko 5:30ean Bilbon.