
Getxoko Udaltzaingoak hiru gidari atxilotu ditu bide-segurtasunaren kontrako delitu bana egitea egotzita eta beste bi administrazioaren aurrean salatu ditu, Asten Santuan egindako alkoholemia aurrezaintzeko kontroletan. 224 gidarik egin dituzte proba horiek, apirilaren 3tik eta gaur, asteartean, hilaren 10ean, bukatu diren bitartean. Lehenengo atxiloketa ostiralean, hilaren 6an, izan zen Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre kalean. Udal iturrien arabera, 35 urteko Leioako bizilagun batek baimendutako tasa hirukoiztu zuen. Bigarren salaketa egun berean izan zen, 07:00etan: 25 urteko Barrikako auzokide bat Algortako Bolue kaletik kontrako norabidean gidatzen zihoan eta bertan aparkatuta zegoen kotxe baten alboarekin talka egin zuen. Alkoholemia proba eginda, alkohol litro odoleko 0,60 gramo baino gehiago eman zuen, tokiko poliziak dioenez. Hirugarren atxiloketa larunbatean, apirilaren 7an, 06:44 minututan izan zen, udaltzainek zilindrada handiko kotxea Ormaza eta Benantzioko biribilguneen artean, abiadura handiz “zibarena egiten” ari zela ikusi ondoren. Nahiz eta gidaria ihes egiten saiatu, udaltzainek bidalitako mezuei jaramonik egin gabe, azken horiek kotxea Berangoko supermerkatu baten ondoan gelditu zuten. Bertan gidaria, Dimako 22 urteko auzokidea, atxilotu zuten, edari alkoholdunen pean gidatzeagatik delitua egotzita. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.