Iñigo Cabacasi heriotza eragindako "basakeria" salatu dute ehunaka lagunek Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 11a, 00:21

"Poliziaren zigorgabetasunari eta basakeriari stop!" lelopean, eskualde osotik heldutako 560 bat gizon-emakume batu dira gaur Algortan, Iñigo Cabacas Lizeranzu 28 urteko athleticzale basauriarraren heriotza salatzeko asmoz. Lehendabizi Telletxe plazan elkarretaratzea egin eta ondoren manifestazioan abiatu dira, Ertzaintzaren Brigada Higikorreko bi furgoneten zaintzapean. Hala ere, ez da gorabeherarik egon. Bildutakoek gertatutakoaren egin dituzte polizia autonomikoa eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Hain zuzen ere, manifestazioa bukatuta eman dute Cabacasi egindako autopsiaren emaitzen berri: hilotzari egindako azterketak baieztatu du pilotakada baten ondorioz zendu zela gaztea, besteak beste, Berria.info agerkari digitalak zabaldu bezala. Protestaren deitzaileek iragarri dutenez, ostiralean mobilizazioa izango da Bilbon. Hala ere, ez dute ordu eta lekurik zehazterik izan. Gauzak horrela, adi egoteko eskatu diete bildutakoei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun