Leioan maiatzaren 17tik 20ra ospatuko den Umore Azokak bertan izango diren kultur sektore honetako profesionalentzat izena emateko epea ireki du. Ekimenak Europa eta Amerikako 45 konpainien 47 ikuskizun desberdin iragartzen ditu aurten, guztira 150 agerraldi eskainiz, eta bertan egoteko maiatzaren 4ra bitartean izena eman beharko dute. "Profesionalen presentziak berebiziko garrantzia du Kaleko Arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko eta ahalegin horretan dihardute antolatzaileak zein gonbidatutako konpainiak", azaldu dute tokiko iturriek. Umore Azokako antolatzaileak, gutxienez, iaz gerturatu zen profesional kopurua errepikatzea espero dute, guztira 152 lagun gerturatu zela negozioak egiteko asmoarekin. Kopuru horri, izenik eman gabe gerturatu ziren programatzaile, aholkulari, banatzaile eta konpainiek gehitu behar zaizkio, hauek ere Leioako gune publikoetan eskaini ziren ikuskizunekin gozatzeko aukera baliatu zutelako. Argazkian, 2010eko Leioako Umore eta Kale Artisten Azokan plazaratutako ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!