
Arkaitz Goikoetxea preso politiko getxoztarra eta Aitor Cotano gatibu algortarra epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean,
Getxoko Justizia Jauregiaren kontrako atentatu saiakera egotzita. Bakoitzarentzat 44 urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak. Horren harira, bihar, osteguna, manifestazio batek zeharkatuko ditu Algortako kaleak, "Epaiketa gehiagorik ez!" lelopean. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan. Gaurko bistari dagokionez, deklaratzeari uko egin dio Goikoetxeak,
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Cotanok, berriz, Jone Goirizelaia bere abokatuaren galderei baino ez die erantzun; "ETAko kidea inoiz ez" dela izan aipatuz zein ekintza horretan parte hartu zuenik ukatuz. Guardia Zibilaren eskuetan egindako deklarazioei buruz, "beraiek esan zidaten zer sinatu behar nuen", adierazi duenez. Akusazioaren izenean, lehergailuen indargabetze lanetan atzamarrak galdu zituen ertzainak deklaratu du. Argazkian, Cotanoren argazkia herrikide batek eutsita.