D3M hautesle elkarteko eta Askatasunaren aurkako
epaiketa apirilaren 30ean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auziperatutako 13 lagunen artean dira Iker Rodrigo lutxanarra, Eli Zubiaga algortarra eta Arantza Urkaregi Leioa eta Erandioko campuseko irakasle bilbotarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatzen du hirurentzat. Horiei babesa emateko, besteak beste, Getxo udalerrian eta Erandion taldeak antolatu dituzte. Aipatu azken udalerrian, besteak beste, hitzaldi sorta antolatu dute: gaur, Lutxanako eskoletan; bihar, Altzagako erakusketa gelan; hilaren 16an, Goiherrin; eta 18an, Astrabuduako Josu Muruetan. Solasaldi guztiak 19:30ean izango dira. Bestalde, apirilaren 30ean, epaiketa hasiko den egunean, kontzentrazioak izango dira auzipetuen herrietan. Erandion 20:00etan jarri dute batzeko ordua, metro geltoki ondoan. Toki berean, prentsaurreko jendetsua egingo dute maiatzaren 6an, 12:00etan. Azkenik, maiatzaren 11n eskualde mailako manifestazioa izango da Erandion, 20:00etan metro geltoki ondotik abiatuta. Argazkian, 2009ko martxoaren 25ean Espainiako Justiziak aske utzi zuen Iker Rodrigo Lutxanako semea eta Erandion egin zioten lehen harrera.