Etxerat elkarteak zerrendatutako espetxeen artean, ondoko egoera bizi dute bertan diren eskualdeko presoek:
Albocasser - Castello II
Albaro Arri Pascual "Muni" (Algorta), Jagoba Terrones Arrate (Berango) eta Patxi Markes Zelaia (Berango)
Bizi baldintza gogorrak: miaketak izaten dituzte etengabe, ziegan eduki ditzaketen gauzen murrizketa zorrotza egin diete, aurrez aurreko bisitak ziega moduko batean egiten dituzte...
Algeciras
Ibai Aginaga Ginea (Berango) eta Gorka Garcia Sertutxa "Patas" (Algorta)
Ziegatan egiten dizkieten miaketak areagotu dituzte.
Cordoba
Jabier Gallaga Ruiz (Algorta)
Azken aldian funtzionarioen jarrerak okerrera egin du. Bizi baldintzak estutu dizkiete: 4 ordu igarotzen dituzte patioan, ziegan jaten dute, miaketak egiten dizkiete ziegetatik ateratzerakoan...
Herrera de la Mancha
Aimar Hidalgo Lertxundi (Algorta)
Egoerak okerrera egin du oro har: murrizketak egin dizkiete ziegan eduki ditzaketen gauzen kopuruari dagokionez, ziega eta modulu aldaketak areagotu dira...
Ziegetan miaketa gogorrak izan dituzte, eta senideek ere miaketa gogorrak jasan behar izaten dituzte, bisitara joaten direnak usaintzeko zakur eta guzti.
Sevilla II
Urtzi Paul Larrea (Algorta)
Aitzol Gogorza oreretarraren desasistentzia medikua salatzeko baraualdiak burutu izan dituzte astelehenero; baina, orain baraualdia utzi egin dute psikologoaren bisita bat onartu diotelako.
Aitzol Gogorza Basaurira leku aldatua izan da. Sevilla II-ko presoek egun batez itxialdia burutu zuten, martxoaren 26an funtzionarioak ziegetan oso modu bortitzean sartu zirelako.
Soto del Real
Erika Bilbao Barcena (Erandio) eta Iker Beristain Gutierrez "Beris" (Algorta)
Martxoan hasi dira atzeratutako korrespondentzia ematen; urtarrileko gutun eta egunkariak ematen ari zaizkie.
Martxoaren 27an Soto del Real espetxeko preso politikoek itxialdia burutu zuten, azkenaldian euskal preso politiko ezberdinek jasan dituzten jipoiak salatzeko. Hurrengo egunean, itxialdiaren zigor bezala moduluetan dauden mutil guztiak moduluz aldatu zituzten.
Topas
Iñigo Otazua Urresti "Oti" (Algorta)
Miaketak egiten dizkiete senide guztiei (preso politikoenei eta sozialenei), zakur eta guzti.
Asteburu batean bisita intimoa zuten senide guztiek (preso politikoenak eta sozialenak) pareta bazter batean jarri behar izan zuten, eta inguruan guardia zibilak ibili ziren zakurrekin. Haurrak beste alde batean jarri bazituzten ere, hauen inguruan ere ibili ziren zakurrekin
Zuera
Iñaki Bilbao Gaubeka (Urduliz)
Bizi baldintzen inguruko murrizketa bat eman da.
Eta Frantzia aldean...
Lyon Corbas
Jone Lozano Miranda (Algorta) eta Aletxu Zobaran Arriola (Gorliz)
Preso politikoek 18 eguneko aurrerapenarekin hartu behar izaten dituzte bisitak, preso sozialek 48 ordu lehenago hartu ahal dituztelarik.