Gainera, Getxo Kirolak erakundeak kontuan izan du iaz nerabeei zuzendutako Kirolet@n taldeak izan zuen arrakasta, eta plaza eskaintza bikoiztu egin du, aurten, besteak beste, hurrengo ekintzak eskainiz: batuka klaseak, surf, tirolina eta skate.
Aurre-inskripzioa
Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, “sistema berri horrekin abonaturik dauden pertsonek aurreko urteetako ilarak eta bertara joateko beharra edo egun eta ordu zehatz batean deitzeko beharra saihestuko dituzte. Hemendik aurrera hilabete oso bat izango dute Algortako Fadura eta Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegietako bulegoetara hurbiltzeko eta inskripzio orria betetzeko. Gero, inskripzioen emaitzak iragarki oholetan eta webgunean argitaratuko dira, eta helbide elektronikoa ematen diguten pertsonei posta bidez konfirmatuko zaie”.
Interesa duten pertsonek informazioa osotu dezakete Fadura (944 308 070) eta Gobelako (944 045 151) bulegoetan eta getxokirolak.getxo.net webgunean.