Luis Azul Quartet laukotearen musika eta poesia saioa helduko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxera, larunbat honetan, apirilaren 14an. Olerkigintza eta musika gustuko dutenentzat ikuskizun aproposa da laukote bizkaitarrak eskaintzen duena, zalantzarik gabe. Musika-taldea lau lagunek osatzen dute: Luis Mateos (ahotsa eta gitarra akustikoa), Gabriel Leon (kontrabaxua), Andoni Muniozguren (pianoa) eta Alberto Cans (bateria). Halaber, Cesar Canales poeta kantabriarrak bere olerkiak irakurriko ditu kontzertuaren hasieran. Izan ere, Luis Azul Quartet taldearen abesti gehienak Canalesen olerkietan oinarrituta daude. Saioa 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 3 euroko kostua izango du. Dagoeneko eros daitezke Kurtzio Kultur Etxean, udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal bulegoan. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxea / ©
Sopelako Udala.