Espainiako Estatua eroso sentitzen da bere jarrera inmobilistan. Ez du inolako urratsik eman nahi konponbide demokratikoaren alde. Urtarrilaren 7an Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde izandako mobilizazio erraldoiari emandako erantzuna "Parot" deituriko doktrinari eustea izan da.
Ezker Abertzaleak, gatazka bide politiko eta demokratikoen bidez konpontzeko egindako apustuari emandako erantzuna: Bateraguneko lagunei ezarritako 10 eta 8 urteko kartzela zigorra.
Orain, D3M eta Askatasuneko lagunei tokatu zaie epaileen aurrean agertzea, beraien artea Eli Zubiaga getxoztarra epaituko dutelarik. Baina gaur, hemen, gogora ekarri nahi dugu, gure herrian badirela beste auzi politikoetan auzipetuak diren herritarrak: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Imanol Beristain, Gabi Basañez eta Marije Fullaondo.
Gaur, irudikatu dugu gure aldarrikapena: epaiketa politikorik ez! Datorren hilabetean jarraitu beharko dugu lelo hori Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen. Eta Algortako kaleetan, badugu hurrengo zita: apirilaren 26an egingo dugun eskualdeko manifestazioan, "Epaiketa politikorik ez! Eskubide guztiak proiektu guztientzat!" aldarrikatzeko.