58 urteko emakumezko erandioztar bat Santanderreko Marques de Valdecilla ospitalera eraman zuten atzo: Rozas inguruan (Sobako udalerrian, Kantabria) mendi-ibiliak egiten zebilela, erori egin eta buruan kolpe bat hartu zuen,
Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Kolpea jaso eta gero, Kantabriako Gobernuko helikoptero batek Parayaseko aireportura eraman zuen eta bertan anbulantzia batek zauritua hartu eta ospitalera aldatu. Emakumezkoa lagun talde batekin mendi-ibiliak egiten zebilen San Vicenteko gainetarako noranzkoan. 11:00ak aldera irrist egin zuen eta erori zen. Ondoren, maldan behera pirritan joan zen eta harrien kontra kolpatu zuen burua. Kolpearen ondorioz, amnesia zantzuak zituenez, lagunek Larrialdi Zerbitzuak deitu zituzten. Argazkian, Kantabriako Gobernuko erreskare helikopteroa / cc-by-nc-nd
JaulaDeArdilla.