Leioa zein inguruetako 14 eta 35 urte bitarteko artista gazteek udalerriko txokoak hartuko dituzte maiatzaren 13an, igandearekin, orduan ospatuko baita Udalak antolatutako Margolari Gazteen Lehiaketa. 15. edizioa izango da aurtengoa. Beraz, hitzordu ezaguna da artista gazteen artean, beraien lanak garatu eta lehen sariak eskuratzeko aukera dutelako urtero. Aurten, beti bezala, txapelketa goizeko 8etatik 15:00etara izango da. Leioako Aterpe Gazte Bulegoak antolatuta, eta Kultur Leioa zein La Caixa-ren babespean, aurtengo edizioa berrikuntza gutxirekin dator baina sari potoloekin. Irabazleak, 810 euro jasoko ditu; bigarrenak, 510 euro; eta hirugarrenak, 360 euro. Gainera, diploma bana jasoko dute lehenengo hirurek. Sari bereziei dagokienez, herriko margolaririk onenak 360 euro eta diploma irabaziko ditu. Eta saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari 120 euroko bonoa eta diploma emango diote. Epaimahaiaren erabakia 19:00etan jakinaraziko dute
Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2) eta momentu horretan bertan sariak banatuko dira. Argazkia: © Leioa.net.