Kalezulo gaztetxeak hartuko du lehendabiziko aldiz Erandioko Gazte Asanbladaren urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 16a, 16:32
"Bost urte gazte gutxi batzuk gure herria martxan jarri nahi izan genuenetik, urteotan asko izan dira bizitako esperientziak, sortutako ekimenak, ikasitako gauzak...", adierazi dute Erandioko Gazte Asanbladako (EGA) kideek. Hori ospatzeko, apirilaren 18, 19 eta 21erako egitarau ederra prestatu dute. Gainera, aurtengo urteurrena berezia izango da benetan, gogoratu dutenez, "duela urtebete ametsa baino ez zena egi bihurtu baitugu ekinaren ekinez". "Udalaren traben gainetik, eta gazteon indarrari esker", Kalezulo gaztetxeak bere lehenengo kontzertua eskainiko du. 2011ko urritik auzolanean dihardute Erandioko neska-mutilek, eta larunbat honetan behingoz kontzertuez gozatzeko aukera izango dute. Aipatu egunean, jolasak, bazkaria, triki-batu-poteoa... ere izango dira. Bazkarirako txartelak salgai daude La Plaza tabernan, 10 eurotan. Bestalde, aipatu dutenez, badira aste batzuk Internet tresna berria martxan jarri dutela: Kalezulo gaztetxearen bloga. Argazkian, okupatu eta berehala, gaztetxe jaio berriari sostengua ematera joandako gazte batzuk.
Egitaraua:

Apirilak 18, asteazkena

Auzolanak (astebururako baietz gaztetxea prest!).
18:00 Bideokliparen grabaketa.

Apirilak 19, osteguna

20:30 Bigarren afari akustikoa, Todo o Nada kantautorearekin.

Apirilak 21, larunbata

12:00 Txupinazoa.
12:30 Ipuinkontalaria umeentzat.
13:00 Auzolanpiadak.
15:00 Gazte bazkaria (tiketak salgai La plaza tabernan. 10 euro bazkaria + kamiseta).
Ostean... Urgatz taldea.
18:00 Triki-batu-poteoa.
21:00 Kontzertuak gaztetxean: Siroka, Afu eta DJ Bull.

Erandioko Gazte Asanbladaren bosgarren urteurreneko kartela (jpg)

ega-5-urte-kartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun