Getxoko Udaltzaingoak A.J.G.G. 21 urteko gizonezkoa atxilotu zuen ostiral goizaldean, Neguriko San Inazio kalean aparkatuta zegoen kotxe baten barruan lapurtzea egotzita. Tokiko poliziek zehaztu dutenez, aipatu lagunak aurrekariak ditu antzeko delituengatik. Bada, ostegunean, 23:04 minutu inguruan, kalez jantzita zeuden udaltzainek San Inazio kalean topatu zuten gaztea. Bere atzetik joan ondoren, Neguriko kale inguruetan polizia patruila autoak pasatzen zirenean zaborrontzien artean ezkutatzen zela ikusi zuten, adierazi dutenez. Urrutitik eta hainbat kaletatik bere atzetik jarraitu zuten eta, orduan, Zugatzarte Etorbidean jabego pribatuan sartzen zela ikusi omen zuten. Handik gutxira, bertako aparkalekuan, euritako batekin, aparkatuta zegoen kotxe baten atzeko kristalak apurtu, barrura sartu eta lapurtzen ari zela harrapatu ei zuten udaltzainek.