Liburuaren Eguna asteburuan ospatuko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 17a, 09:46

Apirilaren 21ean eta 22an hainbat jarduera antolatu dituzte Sopelan, Liburuaren Eguna dela-eta. Horrenbestez, larunbat honetan ondokoak izango dira, 11:00etatik 14:00etara, Udaletxeko plazan: irakurtzeko txokoak, liburuekin harremana duten tailerrak, ipuinen karaokea, erakusketa eta Sofoko antzerki taldearen "Galakta kodea" ipuin kontalaria izango da. Igandean, berriz, "IpuinEZipuin" izenburuko antzezlana edukiko dute txikiek Kurtzio Kultur Etxean, Eidabe taldearen eskutik. Bertan, Ipotx Burumotz-en bihurrikeriak kontatuko dituzte. Ikuskizuna 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta sarrerak 3 euroko kostua izango du. Saioa 18:00etan izango da. Argazkian, "IpuinEZipuin" ikuskizuna / © Eidabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun