Igande honetan, apirilak 22, ospatuko dute Liburuaren Eguna Berangon. Horrenbestez, jai eta jolaserako gunea bilakatuko da udal pilotalekua, haurrei protagonismo berezia emanez, beraientzat izango baitira jarduera gehienak. Egun osoan zehar, Bigarren Eskuko Azoka hartuko du frontoiak, salneurri sinbolikoak izango dituzte argitalpenek. Ekimen solidarioetara bideratzen da batutako dirua. Haurren ludotekak puzgarrietan, bola-igeritokian, kulunkan zein bizikletetan gozatzeko aukera eskainiko die neskato-mutikoei. Gainera, tailer dibertigarriak izango dira eta mahaiak, aulkiak eta etxolatxoa jarriko dira, txikiek margotu edo irakurri dezaten. Gazteentzat, berriz, gidatze-simulagailuak eta bideo-kontsolak ipiniko dituzte, 12:00etatik 14:30era artean. Amaitzeko, haurrentzako dantzaldia izango da 18:30ean: “Parranda-tutiplen” ikuskizuna eskainiko du Azkona taldeak. Argazkian, haurrentzako ikuskizunak izaten dira nagusi eskualdean Liburuaren Egunean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!