Urbanizatzeko eta saneamendua hobetzeko obren ondorioz, Altzagako San Ignazio kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, zortzi hilabeteko epean. Joan den ostegunean, hilak 12, zarratu zuten. Egoera berri horren aurrean, Urdaneta kaleko trafikoak noranzkoa aldatuko du. Izan ere, herrira sartzeko bide bihurtuko da, eta ez irteera-bide, udal iturriek zehaztu dutenez. Bestalde, Antonio Trueba kalean irteera-errei berri bat ahalbidetuko da (bi izatera igaroko da). Beraz, alboko aparkaleku bat kendu egingo da. Bitartean, Obieta eta Jado kaleek zirkulazio-noranzkoak mantenduko dituzte ohiko ordutegian, hau da, 13:30ak arte. Proiektu horren helburua ibilgailuen aurrean oinezkoek lehentasuna izatea da. Horretarako, espaloien zabalera handituko da eta galtzadaren zabalera murriztuko da; horrekin, bigarren ilaran aparkatzea saihestuko da. Argazkian, San Ignazio kalea / ©
Erandioko Udala.