Saneamendu Sarea Berriztatzeko eta Hobetzeko Aparteko Planaren harira, 50 jarduera inguru egin dira udalerriko toki estrategikoenetan, nagusiki behe-aldeetan, Gobela ibai inguruko arroetan, tartean Itzubaltzeta / Romon, Negurin, Makaletan, Maidaganen, Sarrikobason, Aldapan, Ollarretxen eta Ereagan. Toki horietan estolda-sarea hobetu da, zenbait kasutan, uholdeen problema eta besteetan, euri-jasek eragindako ibaien gainezka egitearen eta euri-putzuen arazoa behin betiko konpontzeko asmoz. Jardunbide orokorraz gainera, Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak azaldutakoaren arabera, Udalak jabeen erkidegoei aholkularitza eskaini die garaje, trasteleku eta sotoetan ur-putzuak direla eta jasaten dituzten arazoen gainean. “Aholku eta laguntza eman diegu aipatu jabeen erkidegoei beren sare propioak hobetu eta jarduera orokorra osotzeko gure ustez egin behar zituzten lan txikien inguruan”, aipatu duenez.
Jardunbide orokorrak, oro har, bi ezaugarri nagusi izan ditu lanak egiterakoan: batetik, euri sareak eta ur zikinenak banandu ditugu eta, bestetik, sare horietan hodi handiagoak ipini dira. Udalak garatutako proiektuarekin lotutako beste jarduera garrantzitsuenetako bat da Uren Partzuergoak Neguriko Akaziak kalean duen etengailua martxan jarriko dutela laster, udal saneamendu sarea etengailu horrekin konektatu eta gero.