Egitaraua:
- Apirilaren 17an, asteartea, “El Franquismo en Euskal Herria” liburua aurkeztuko da, Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioaren partaide eta liburuaren egilearen eskutik (entzuleek liburua %20ko deskontuarekin erosi ahal izango dute).
- Apirilaren 19an, osteguna, “Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen”, hitzaldi eta proiekzioa izango da, Francisco Etxeberriaren eskutik, Aranzadiko Antropologia Fisikoaren Saileko zuzendaria eta Lege Medikuntzako Irakaslea EHUn.
- Horretaz gain, maiatzaren 11ra arte, Memoriaren Bulegoa zabalik egongo da. Bertan, senitartekoen inguruko informazioa jaso eta eman ahal izango da (asteazken eta ostegunetan Kultur Leioan 11:00-14:00 / 17:00-20:00; 699 809 130 telefonoa; www.leioa1936-1945.info web orrialdean edota leioa1936[abildua]yahoo.es helbide elektronikoan).
- Hurrengo astetan ere hainbat ekintza izango dira.