Eguerdiko ordu batak inguruan heldu dira Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkartearen egoitzara Ertzaintzaren hiru patruila auto eta furgoneta bat, presoen argazkirik ote zegoen ikuskatzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindua zeukaten. Hori erakutsi arte, ordea, kanpoan itxaroteko esan diete barruan zeuden lau lagunek, bertokoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Behin agindua aterata, sartu eta orain ia 18 urte Venezuelan zendutako
Luis Maria Zuluaga “Zulu” Pinuetako iheslariaren zein Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" egun Itzubaltzetan daukaten gatibu bakarraren argazkiak eraman dituzte; baita Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) kartela ere. "Arduradunari zigorra jarriko diotela" esan dute ertzainek, lekukoek aipatu dutenez. Bitartean, tabernako zerbitzaria identifikatu egin dute poliziek. Argazkian, Ertzaintzak eramandako argazkiak eta kartela, Imanol Beristaini otsailaren 28an egindako harreran.