Urdulizko hirigintza planaren aurrerapen agiria jendaurrean ikusgai da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 17a, 20:12

Atzo, apirilaren 16an, jendaurrean ikusgai jarri zen Urdulizko Hirigintza Antolatzeko Plan Nagusia (HAPN) berrikusteko aurrerapen agiria, kultur etxeko atarian. Erakusketan, agiri horretako planoak agertzen diren panelak jarri dira, udal iturriek aipatu dutenez. Era berean, aurrerapenari buruzko agiriak paperean egongo dira eskuragarri, interesdunek aztertu ahal izan dezaten. Aurrerapen agiria jendaurrean ikusgai egongo da bi hilabetez, horrela nahi duenak iradokizunak eta gomendioak aurkeztu ditzan, legeak ezartzen duen moduan. Halaber, apirilaren 24an, 19:00etan, Hirigintza Antolatzeko Plan Nagusia idatzi duen taldeak azalpen hitzaldia emango du, agiri horretan jasotzen diren atalik esanguratsuenen berri emateko. Solasaldia, Urdulizko herritarrei zabalik, kultur etxeko areto nagusian izango da. Amaitzeko, eta agiria Urdulizko herritar guztiei modu errazago baten ulertzera emateko, erakusketa epeak irauten duen bitartean asteartero, 17:00etatik 20:00ak arte, HAPN idatzi duen taldeko kide bat kultur etxean egongo da, udalerriko herritar guztiei izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta azalpenak emateko asmoz. Banan-banako arreta bermatu ahal izateko eta modu ordenatuan antolatzeko, beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea. Hori, kultur etxean bertan eskatu ahal izango da. Argazkian, herri lanak Urdulizen / © Urdulizko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun