Etxeetan lan egiten duten beharginak gizarte-segurantzako erregimen orokorraren zati izateko araudi berria aurten indarrean sartzeak eskubide eta zeregin berrien inguruan zalantzak eta galderak eragiten ditu, Getxoko Udalaren ustez. Hori dela era, bi hitzaldi antolatu ditu. Hartara, martxoan egindako informazio-saioei beste bi gehituko zaizkie apirilean. Lehenbizikoa, etxeetan lan egiten duten lagunei zuzenduta, bihar, osteguna, izango da, 19:00etatik 21:00etara, Gobelaurre kaleko Boluntariotzako lokaletan (Ur Partzuergoaren bulegoaren ondoan, Itzubaltzeta / Romon). Hitzaldiaz Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko eta Etxe-Beharginen Elkarteko partaideak arduratuko dira. Bigarren saioa, lana ematen duten familientzat, hilaren 26an, osteguna, izango da, toki eta ordu berean. Oraingo honetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko eta Bizkaiko Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzko kideak izango dira hizlariak. Informazio gehiago Getxolanen (Tel.: 944 660 140. Helbide elektronikoa:
getxolan[abildua]getxo.net) eskura daiteke. Argazkian, etxe-langileen protesta bat / ©
Etxeko Langileen Elkartea.