Joan den uztailaren 7an Alex Arana Etxebarria plentziarra auto istripu batean zendu zen. Musikazale amorratua zen, ofizioz argi teknikaria eta zinema maite zuen mutila. Bestalde, Alex zinemazalea ere bazela eta, bere omenez datorren uztailean
Mikrofilm Short Festival zinema beltz jaialdia egingo dute uztailaren 6 eta 7an Plentzian. Horren aurrerapen gisa, ostiral honetarako, hilak 20, film labur eta kontzertu jaialdia antolatu dute Leioan. Hitzordua 20:30ean jarri dute metro geltokitik gertu dagoen Kalian hiri kultur gunean. Horrenbestez, lehenik eta behin, "Birdboy", eta "She's lost control" pelikulak egongo dira ikusgai. Ondoren, Pedro Rivero eta Haritz Zubillaga zinegileek beraien proiektu berriri buruz hitz egingo dute. Azkenik, 22:30etik aurrera, Barents taldeak eskainiko du kontzertua. Sarrera 5 eurotan egongo da. Argazkia: © Barents.