Lehergailu batek eztanda egin du Areetako etxebizitza baten ate aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 19a, 12:19

Lehergailu batek eztanda egin du gaur goizaldean Areetan, etxebizitza baten atearen aurrean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren iturriek adierazi dutenez, deflagrazioa 02:00ak pasata jazo da, Bizkaiko Zubia plazako etxe batean. Eztandak atea kaltetu egin du, eta beste hainbat kalte material egin ditu atarian. Antza denez, bonba aerosol batez eta material piroteknikoaz osatuta zegoen. Ertzaintzak baieztatu duenez, etxebizitza ez da ETAk mehatxatutako arrisku taldeko pertsona batena. Hain zuzen ere, gertakizunak margolan baten salerosketarekin izan lezake zerikusia, Eitb.com agerkari digitalaren arabera. Argazkia: © Eitb.com webguneak argitaratutako bideotik ateratako irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun