BBVAren Areetako kutxazainetan baraualdia egin dute bi lagunek politika ekonomikoa salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko api. 19a, 12:51

Baraualdi txandakatua hasi du pertsona talde batek, politika ekonomikoak salatzeko. Ostiral gauerdian hasi zuten baraualdia lehendabiziko bi lagunek. Ez Irentsi ekimeneko kideak bi egunez egongo dira jan gabe, eta jango ez duten hori beharrean direnei emango diete, elkartasun seinale. Bi egunen ostean, beste bi lagunek hartuko diete txanda. Bizkaiko leku esanguratsuetan egingo dituzte barauak. Hain zuzen ere, Getxo eta Leioa udalerrietako ekintzaile banak astelehen eta asteartean egin zuten baraualdia Areetan BBVAren kutxazain automatikoak dauden lokalean. Besteak beste, "krisian eta gizartean bankak egiten duena" salatu dute. Bitartean, elkartasuna adierazteko asmoz bertatik igarotako 30 bat lagunei eskerrak eman dizkiete ekintzaileek. Argazkia: © Ez Irentsi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun